Basque Team Fundazioak diploma jaso du Emakunderen erakunde laguntzaile gisa
2021-12-16
Fundazioak genero-berdintasunaren arloan duela urte batzuetatik duen konpromisoa indartu egiten da aintzatespen honekin.
Emakundek balioetsi egin ditu Basque Teamek emakumeen eta gizonen berdintasunerako politika bat garatzeko azken urteotan hartu dituen ekintzak eta konpromisoak, eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Erakunde Laguntzailearen aintzatespenaren diploma eman dio Fundazioari gaur Bilboko Azkuna Zentroan egindako ekitaldian.