Azpeitiko Kulturaz Kooperatibako kideak Argia Saria jaso ostean

2022-01-31
Azpeitiko Kulturaz Kooperatibaren ekimeneko DAPA ikus-entzunezko narrazioak dira 2022ko ikus-entzunezko Argia Sariaren irabazlea. Kulturaz Kooperatibako kideek jaso dute saria eta Nora Alberdi eta Jose Luis Otamendik hitz egin dute lankide guztien izenean. Ikus-entzunezko saio bilduma da DAPA, sormena du oinarri eta sormena helburu. Azpeitiko Kulturaz Kooperatibaren proiektu honek, batzuetan misterioz baina beti jakingarri, Euskal Herri luze zabalean sortzen dena erakutsi eta kontatu nahi duten pilulak eskaintzen dizkigu, artistak beraiek protagonista eta narratzaile dituztenak: https://labur.eus/aCAHx Esker ona adierazi nahi diegu 2022. urteko argia sariak babestu dituzten eragileei: Arabako Foru Aldundia Bizkaiko Foru Aldundia Emakunde Eusko Jaurlaritza, Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Gipuzkoako Foru Aldundia Kutxabank Laboral Kutxa Mondragon Korporazioa Nafarroako Gobernua, Euskarabidea
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak