Haur kanta II III (Imanol Larzabal)

2013-06-21
Zu bezelako haurrek lo egin dezaten, ilargia hasi da zerua pintatzen. Txoriak lotan daude hagitz da berandu, ilargiak erreka erdia edan du. Txoriak lotan daude hagitz da berandu, ilargiak erreka erdia edan du. Izarrak hasi dira zeruan musuka, ilargia zelatan atzetik kukuka. Izar dago zerua honuntza begira: sehaska kulunkatzen noiz hasiko dira? Izar dago zerua honuntza begira: sehaska kulunkatzen noiz hasiko dira? Etzaittu eramango mamuak aidean, sehaskan lo egiten duzun bitartean. Goiko lepo gainean ilargia duzu, zuregana heldu da ematera musu. Goiko lepo gainean ilargia duzu, zuregana heldu da ematera musu. Zaude lo goxo-goxo atorri artio, zuretzat kollare bat ahaztu baitzaio. Kollarea jantzita eramango zaitu, bere lagun guztiak urruti baitittu. Kollarea jantzita eramango zaitu, bere lagun guztiak urruti baitittu. Ilargitik zintzilik ibiliko zera, kolunpio batean izarren antzera. Zeruak ikustean pentsatuko duzu: "Holako lagunekin nor ez zoriontsu?" Zeruak ikustean pentsatuko duzu: "Holako lagunekin nor ez zoriontsu?" Eta lagun onena ekarriko dizu: "Tori izar bat zuretzat gustatzen bazaizu" Jostatuko zerate txirrista batean, eguzkiak argia esnatu artean. Jostatuko zerate txirrista batean, eguzkiak argia esnatu artean. (Mikel Arregi - Imanol)
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak
urtea
88