GUREAN GAUR: 155. artikuluaren aurkako mobilizazioak babes gehiago jaso ditu

2017-11-03
155. artikuluaren aplikazioaren aurka Bilbon egitekoa den mobilizazioaren garrantzia azpimarratu dute deitzaileek. Espainiar Estatuak "sedukzioari uko egin diola" salatu eta "soilik Kataluniara mugatuko ez den inboluzioari" ekin diola nabarmendu dute. Azken orduetan, deialdiak Podemos-Ahal Dugu, Ezker Anitza, Bilgune Feminista, Ernai edo Independentistak Sarea bezalako eragileen babesa jaso du, beste askoren artean, eta borondate gehiago biltzeko ateak irekita utzi dituzte.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak