Udazquen gau bateco coplac (Tapia eta Leturia)

2021-10-05
Euskal Karaokeen bilduma, KARAOKETEKA: https://txantxangorria.eus/?page_id=2873 http://www.txantxangorria.eus/ https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan. Basque music Udazquen ilunabarra Ixila eta bacarra... Haice epelac escutan dacar Maitasunaren dardarra. Itsas ertzeco harean Maitale biac parean... Ezpaiñ gorriac trabatu dira Maitasunaren sarean. Ahoac larre guritan Yolas moeta guzitan... Amore billa jira biraca Dabiltza apar zuritan Mingaiñac ibai urtsuan Eztizco labe sutsuan... Barne tristura itto nahi dute Sentimenduen putzuan Gorputzen larru aratza Maite laztanen baratza... Behatz fiñduac haria dira, Bular zuriac ardatza Ceruan laiño gorrantza Desira miñen frogantza... Izter zuritan lehunqui doaz Escu beroac gorantza Gau farolaren focoan Escu laztanac jocoan... Behatz lucea irristatzen da Atseguiñaren zocoan Gorputz zuriac lardascan Hondar gorritan arrastan... Gogo lizunac escuz garbitzen Gozamenaren harrascan Odol iraquiñ gordeac Bihotz taupada dorpeac... Maitasunaren sabel gorrian Haraguiaren colpeac Arrats gorrico enigmac Izar zurien esgrimac... Olatu hotsac marcatzen dittu Placer arnasen errimac. Ur gueldiaren dirdira Gorputzac baretu dira... Maiteminduac lilluraz daude Biac elgarri beguira. Ceruco cristal altuac... Poz urdiñaren arcuac Arrats lucean cantari doaz Elcar escutic hartuac: Musica amaigabean Nota eztien clabean... Amodioac iraun dezala Oroimenaren labean.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak