Urizarrek Garaikoetxeari dei egiten dio bilera batera EHBilduko alderdiekin "errezeloak gainditzeko"

2017-05-28
Carlos Garaikoetxeak zerrenda kritikoari emandako babesari buruz, egungo Eusko Alkartasunako Idazkari Nagusiak gonbidapen bat zabaldu dio Lehendakariari bilera bat egiteko EH Bildu osatzen duten lau alderdietako buruekin izan ditzakeen zalantzak argitu eta alderdien bermeak indartzeko. “Lehendakariak zerrenda hori babesteak adierazten du badaudela beldur eta errezelo batzuk. Guk arriskatzea merezi duela uste dugu. Nire prestutasuna agertzen diot EH Bilduko beste ordezkarien buruekin bilera bat antolatzeko errezelo eta beldurrak uxatzeko, eta bermeak indartzeko”.
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak