Erabakitzen dudana izango naiz - #NikErabakitzenDut
2019-02-26
Emakundek aurtengo emakumearen nazioarteko egunerako –martxoak 8– diseinatutako kanpainak Garapen Iraunkorrerako Helburuen (GIH) 5. xedea aipatzen du: “Emakume eta nesken ahalduntzea eta genero berdintasuna”.
Kanpaina emakume eta nesken ahalduntzean eta hauek beraien etorkizuna genero mugarik gabe, modu aske batean eta berdintasunean, aukeratzeko eskubidean arreta jartzen du.
Neska askok beraien ahalduntasunerako pausuak eman dituzte, prest daude, beraien eskubideetaz jabetu egin dira eta jendarteak beraien eskakizunei erantzun behar die. Bidezkoa da beraien etorkizuna modu aske batean erabakitzea, genero rol eta estereotipoek aurretik zehaztutako biderik ezarri ez diezaieten.
Ez dago garapen iraunkorrik genero berdintasun eta emakumeen eta nesken ahalduntzerik ez badago. Mundu mailan berdintasunaren aurrerapausurako emakumeen ahalduntzea helburu estrategikoa da Beijingeko Nazioarteko Konferentziatik (1995).
Martxoak 8 honetan erabakien erdigunean pertsonen bizitza jartzeko eta emakumeen gain jartzen diren zaintza lanak baloratzeko eskakizuna egingo dute adin eta izaera/egoera guztietako emakumeek, kalera atereaz, ahalduntze kolektiboaren erakustaldi batean.
* * * * *
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundea Eusko Jaurlaritzaren erakunde autonomoa da, berdintasunerako politikak diseinatu, bultzatu, haien inguruan aholkatu, koordinatu eta ebaluatzen dituena, bai eta gizartea sentsibilizatzen duena ere, Euskal autonomia-erkidegoko emakumeen eta gizonen arteko berdintasun erreal eta eraginkorra lortzeko xedez.
Erakundeak bi jardute arlo nagusi ditu: alde batetik, administrazio publikoekin burututako lana, berdintasunaren aldeko egiturak sendotzeko eta politika publikoetan generoaren ikuspegia txertatzeko neurriak martxan jar daitezen bultzatzekoa; bestetik, gizartearekin oro har egiten duen lana, emakumeen ahalduntzea bultzatuz, enpresetan berdintasuna egotea sustatuz, emakumeekiko indarkeria prebenitzeko neurriak hartuz, diskriminazio kasuetan aholkularitza eta defentsa eskainiz, bai eta gizartea berdintasunaren alde sentsibilizatuz ere.
Argibide gehiago: http://www.emakunde.euskadi.eus eta http://emakunde.blog.euskadi.eus/
* * * * *
Honako hauek dira Emakunderen jardute arlo nagusiak:
Alde batetik, administrazio publikoekin burututako lana, berdintasunaren aldeko egiturak sendotzeko eta politika publikoetan generoaren ikuspegia txertatzeko neurriak martxan jar daitezen bultzatzekoa; bestetik, gizartearekin oro har egiten duen lana, emakumeen ahalduntzea bultzatzeko, enpresetan berdintasuna egon dadin lortzeko, emakumeekiko indarkeria prebenitzeko, diskriminazio kasuetan aholkularitza eta defentsa eskainiz, bai eta gizartea berdintasunaren alde sentsibilizatzeko ere.
- Berdintasuna politika publikoetan.
- Berdintasuna enpresa eta erakundeetan.
- Ahalduntzea eta parte hartzea.
- Berdintasuna komunikabideetan.
- Emakumeen kontrako indarkeria.
- Sentsibilizazioa, kanpainak eta programak.
* * * * *
Emakunderen egitasmoak:
- Berdintasunerako gunea: Gunearen helburua hainbat erakunde eta elkartek emakume eta gizonezkoen arteko berdintasunaren alde egiten duten lana indartu, ikustarazi eta sendotzea da.
- Gizonduz: Gizonduz gizonak sexuen arteko berdintasunaren alde kontzientziatzeko eta beren parte-hartzea eta inplikazioa bultzatzeko Eusko Jaurlaritzaren ekimen aitzindaria da eta Emakundek-Emakumearen Euskal Erakundeak sustatzen du: http://www.berdingune.euskadi.eus/arloak/-/informazioa/berdintasuna-berdintasunaren-aldeko-gizonak/
- Nahiko: Nahiko Berdintasunerako, Errespeturako eta Biolentzia-ezarako Hezkidetza Programa da. Berdintasunez bizitzeko baloreak lantzen dituen tutoretza programa da: http://www.emakunde.euskadi.eus/nahikoeu/-/informazioa/nahiko/
- Beldur Barik: Helburua da gazteria indarkeria matxistaren aurka inplikatzea, eta errespetuan, berdintasunean, askatasunean eta autonomian oinarritutako jarrerak eta jokabideak sustatzea: http://beldurbarik.org/eu/
- Begira: Eduki mediatikoek emakumea ez gaizki tratatzea, ez umiltzea edo mendekotzat ez aurkeztea, eta, era berean, emakumeez eta gizonez ematen den irudia bat etortzea lortu nahi dugun errealitate sozialarekin da Begira Publizitate eta komunikazio ez-sexista erabiltzeko Aholku Batzordearen helburu nagusia.: http://www.emakunde.euskadi.eus/proiektu/-/publitzitatea-komunikazioa/
* * * * *
Jarrai gaitzazu sare sozialetan:
- Facebook: https://www.facebook.com/Emakunde
- Instagram: https://www.instagram.com/emakundejgv
- Twitter: https://twitter.com/emakundejgv
Zure zain gaude!