2017ko Otsail ostegunak : Kurduak ; ekialde hurbileko estokan hartuak

2018-08-06
Samara VELTE kazetari gaztea dugu eta 2012az geroztik BERRIA egunkariko Mundua sailean lan egiten du. Eta ardura lekura berera joan izan da, gertakariak eta jendeak hurbiletik ezagutzeko eta hango berri xuxenka irakurleari ekartzeko asmoz. Gisa hortan, Palestinan, Eskozian, Grezian, Katalunian eta Kurdistanen ibiltzea tokatu zaio toki horietan aktualitatea bero-beroenean zegoenean. Kurduak 4 estatuen artean banatuak dira eta aspaldiko erresistentzia eramaiten dute, estatu horien egoera eta bilakaerek emaiten dizkieten oportunitateak baliatuz ahal bezala, eta maiz gerla eta bortizkeria ikaragarriak jasanez. Irakeko eta Siriako gerlak abiatuz geroztik, elementu garantzitsua bilakatu dira Estatu Islamikoaren kontrako borrokan. Gauzak fite aldatzen baitira, Errusia sartu da jokoan geroztik, eta pizu handia hartzen ari Amerikarren aldean. Turkia ere oldarrean sartua da buru-belarri azken urtean, Kurduak ahuldu beharrez alabaina. Egoera nahasi hortan, 2011z geroztik nola antolatzen diren kurduak, nolako armada duten eta emazteek ze toki duten hortan, nola burutu zuten Kobaneko erresistentzia, eta nolakoak izaiten ahal diren etorkizuneko perspektibak Ekialde Hurbilean, horra Samara VELTEk ze solasgaiak dituzken gaualdi hortan.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak