Aliantza - Manifestua (Robert Wyatt)

2021-07-31
Itun moduko bat dago eta zu nagusi Zure arreta nahiak onik ez guri Zail da etsaiei mintzatzea, eta hori gara gu Elkarren antzak ere zaildu egiten du Klase ertaineko izateaz harrotzen zara Zu aski omen zara, baina bakarrik ez zara deus Beldurtzen zaituena da –eta ondo dakizu– Gu behar gaituzula, eta guk ez zu Zeure ustea omen duzu, denen berdina Bataila berrietan zaharraren bila ------------------------------------------------------------------ «Manifestua» EKIDA kultur ekimen sozialistak sustatutako diziplinarteko ikuskizuna da, 2021eko martxotik uztailera taula gainean eskainia. «Manifestua» ikuskizunerako berariaz egindako testuak erabili ziren, eta horiek dakartzagu grabaketa honetan. Besteren testu eta kantak ere erabili eta moldatu ziren, arte iraultzailearen tradizioa errebisitatzeko saiakeran. Hor dakartzagu, hurrenez hurren, Robert Wyatt, Jacques Marchais, Mikel Laboa eta Victor Jararen kantak. Kantak eta poemak 2021eko ekainaren 19an grabatu ziren, zuzenean, Azkoitiko Baztartxo Antzokiko emanaldian.
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak