www.berria.eus | UPN Iruñeko Udaleko alkatetzara itzuli da, lau urte eta gero. Udalean eginiko inbestidura saioa 18:00etan hasi da, eta, bozketan, Navarra Sumako hautagai Enrique Maiak jaso ditu boto gehien: hamahiru. Joseba Asiron azken lau urteetako alkateak bederatzi boto jaso ditu, EH bilduren zazpi negotziena eta Geroa Baiko biena, eta Maite Esporrin PSNko hautagaiak bere alderdiko bost zinegotzien babesa lortu du.