Jutsin Ipar Euskal Herri barnealdeko hainbat lagunekin kalakan aritzeko aukera izan genuen: Joana Hoki (Azia Elkarteko kidea), Kaiet Barberarena (Euskal Laborarien Batasuna sindikatuko partaidea), Joana Duhalde (Kanaldude Telebistako langilea), Jean Claude Aguerre (Pagolako pastoraleko kidea), Gexine Tikoipe (Gazi Gose katering enpresaren sortzailea) eta Leire Bidart (Lakarrako Ttinka haurtzaindegiko zuzendaria, Baxe Nafarroako aurreneko haurtzaindegi euskalduna).
Donibane Garazira artekoa izan da Ipar Euskal Herriko azken etapa (momentuz), orain arteko luzeena, 25 kilometrokoa, eguzki indartsua bidelagun. Bertan Xan Aire,
Seaskako hizkuntza politika arduraduna, eta Garaziko Gaztetxeko gazteekin bisita ibiltaria egin dugu. Bizilagunekin hitz egiteko egin zigun gonbidapenari heldu genion eta amaitzean zoriondu gintuen 10 minutuz behintzat Garaziko kale turistikoena euskalduntzeagatik.
Informazio gehiago: www.euskarabentura.eus