#erriatxikotia

2020-09-07
Isiltasunak mina elikatu du. Tentsioa, aurpegiratzeak, irainakā€¦ alboratu eta etorkizuneko Hondarribiari, Alardeari eta generazio berriei aukera bat eman behar diegu. Ez badugu guk egiten, nork egingo du? Pausuak ematen hasteak ausardia eskatzen du, ausardia, mina elkar partekatu eta orain arte parean eduki dugunarekin hitz egiteko. Hainbeste urteetako haserrea eta gorrotoa pisutsuegiak. Denok jabetuta gaude bestelako egoera baten beharraz, etorkizuneko alardeari begirako aldaketa baten beharraz. Ez dezagun zentzurik gabe gatazka gehiago luzatu, eman dezagun ausardiaz pausu bat aurrera, jarrera ahalbideratzaileak saretuko baitu etorkizuneko herria.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak