Espus espusari topa (Oilarrak)

2019-06-07
http://www.txantxangorria.eus/ https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan. Basque music Espus Espusari Topa Zuiñen eijer den bedatsian lehen lilia Baratze xokhuan irus ageri Zuiñen eijer den goizaldi batez jüntatürik Bi espus eskik emanik elgarri Egünko egünak hortara ekharri gütü Uhure espus eta espusari Ziren biziko desiratzen dereiziegü Bier xantza hun eta osagarri Espus maitiak orai jakin behar düzie Ziren hunetan zer datin gerua Batian plazer bestian aldiz arrünküra Uste gabeko nahi gabekuak Bena orai danik biga baziratekie Aisa egarteko ziren eskerniuak Bai eta phekü guzien kontsolagarri Egün jüntatü zutien amodiua Mündü huntan den bekhaxkeriarik handiena Bethi danik da aberatstarzüna Ene ustez aldiz huntarzün baliusena da Osagarri hunin gaztetarzüna Bizitze berri bati bürüz bagutzalarik Hartürik espusetako erhaztüna Amodio xühar batek inganatürik Hori da hori egiazko fortüna Zerü gainian ekhirik ederrena beita Arratsaldiari bürüz itzaltzen Espus maitiak nik hortan dit zirek bezala Aita eta ama gaixo horeier phentsatzen Arratsaldi hori bürüz juranik beitira Ikhas ezazi-e horen eztitzen Bakian horiek lagüntüren beitzütie Ziren haur maiten untsa eraikitzen Üzten zütiet espus gazte maitagarriak Hortan debeiazi gabe sobera Suhetatzen dereiziet xantza hun batekin Bizi ahal zitaien alagera Nuixta nuixta jin ere nahi benintzateke Zirekin kafe hun baten hartzera Eta mentüraz Jinkuak plazer dialarik Zazpi geren haurraren egartera
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak
urtea
950