Kalifornia (Pampi Laduche)

2022-09-12
Euskal Karaokeen bilduma, KARAOKETEKA: https://txantxangorria.eus/?page_id=2873 Pilotari, Pampi Laduche (Aitari, 1995) Euskal seme frango aspalditik joanak, hemen ezin kausitu beharrezko lana, indar haundiz beraz, hartu hegazkina, munduan zehar erakutsi nor den euskalduna... Hegaka, hegaka Kaliforniara!! Hegaka, kantari noa Kaliforniara!! Baratza zain edo artzai mendietan, beldur gabea hasi edozein lanetan, negar malko batzuk beraien begietan, Euskal Herritik urrun bai, Ameriketan... Hegaka, hegaka Kaliforniara!! Hegaka, kantari noa Kaliforniara!! Orain amerikano dituzte paperak, esnetegi eta ostatuz dira jabetuak eskolara kurriturik, orain abokatuak, baina, bihotzez dira beti euskaldunak... Hegaka, hegaka Kaliforniara!! Hegaka, kantari noa Kaliforniara!! Agur bero bat gure anaiei, nik nere partez nahi dut bidali kantari, hemendik joan dira aunitz pilotariei, gogor eta bihotzez, mila esker deneri... Hegaka, hegaka Kaliforniara!! Hegaka, kantari noa Kaliforniara!! http://www.txantxangorria.eus/ https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan. Basque music
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak