PODCAST #36 (teaserra) | Agroindustriaren presioaren parean, antolatzen ari dira kazetari bretoiak

2020-09-15
Agroindustriaren sektoreaz informatzeko orduan, “benetako omertà” egoeran kausitzen dira kazetari bretoiak. Inork ez du hitz egin nahi eta hitz eginez gero presioak, mehatxuak, auzibideak zein zentsurak dituzte ordainean. Sektore indartsua delako agroindustriarena Bretainian; diruaren eta irabazitako kargu politiko zein sindikalen bidez hitza kontrolatzen dabilena. Hori horrela, Kelaouiñ kolektiboa osatu dute kazetari batzuk, alarma gorria pizteko baita ere, nola ez, haien buruak babesteko eta informazio-eskubidea defenditzeko. http://www.argia.eus
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak
hilabetea
251
urtea
4906