"Emozioak eta harremanak berdintasunaren ikuspegitik lantzeko psikomotrizitatea"

2019-01-25
2019ko urtarrilaren 17an Bilbon egindako Nahiko! programaren V. Jardunaldi orokorrean Mapi Urresti Ortizek botatako hitzaldia: "Emozioak eta harremanak berdintasunaren ikuspegitik lantzeko psikomotrizitatea". Jardunaldiko beste hitzaldiak: - Izaskun Landaida Larizgoitia, Emakundeko zuzendariaren irekiera hitzaldia: https://youtu.be/C5UBgrRQayo (3 min) - "Komunikabideen hezkidetzako erabilera eskoletan". Andrea Momoitio San Martínen hitzaldia: https://youtu.be/GPmIgRYs2aw (o 1 eta 24 min) Hitzaldi hau gazteleraz da. Bideoa: Irekia (Eusko Jaurlaritza): https://goo.gl/zAE2yG CC-BY-3.0 ES lizentziapean zabaldua: https://goo.gl/ZLv1LZ * * * * * "Nahiko hezkidetza programan Lehen Hezkuntzako 15.000 ikaslek parte hartu dute azken 15 urtetan" (Emakunde Aldizkaria) Gaur goizean Emakunderen Nahiko Hezkidetza Programaren V Jardunaldi Orokorra ospatu da Bilbon. Nahikok hamabost urte egin ditu dagoeneko euskal eskoletan hezkidetza bultzatzen eta denbora honetan, 15. Ikaslek baino gehiagok parte hartu dute. Emakundeko zuzendariak, Izaskun Landaidak bere eskerrik beroenak luzatu die Nahiko programan aritu diren irakasleei euren inplikazioagatik, ikasleei eta haien gurasoei. Landaidak adierazi duenez, “urte hauetako esperientziak eta egindako ebaluazioen emaitzek argi eta garbi erakusten digute hezkidetzan oinarritutako programa honetatik igaro diren ikasleen artean hobekuntzak eman direla bai haien harremanetan, berdintasunean, elkarren arteko errespetuan. Hezkidetza tresna ezin hobea da gure ustez gazte-gaztetatik emakumeen kontrako indarkeria prebenitzeko eta berdintasunean oinarritutako jarrerak sustatzeko”, gaineratu du. Gaurko jardunaldian psikomotrizidadea eta komunikabideak izan dituzue ardatz berdintasunaren ikuspegitik lantzeko. Mapi Urrezti psikologo, sexologo eta psikomotrizistak, emozioak berdintasun ikuspegitik lantzeko psikomotrizidadeak ematen dituen aukerez hitz egin du; eta Andrea Momotio San Martin kazetariak eskoletan komunikabideen erabileraz hitz egin du hezkidetza ikuspuntutik. Argibide gehiago: https://goo.gl/dRU8id * * * * * Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundea Eusko Jaurlaritzaren erakunde autonomoa da, berdintasunerako politikak diseinatu, bultzatu, haien inguruan aholkatu, koordinatu eta ebaluatzen dituena, bai eta gizartea sentsibilizatzen duena ere, Euskal autonomia-erkidegoko emakumeen eta gizonen arteko berdintasun erreal eta eraginkorra lortzeko xedez. Erakundeak bi jardute arlo nagusi ditu: alde batetik, administrazio publikoekin burututako lana, berdintasunaren aldeko egiturak sendotzeko eta politika publikoetan generoaren ikuspegia txertatzeko neurriak martxan jar daitezen bultzatzekoa; bestetik, gizartearekin oro har egiten duen lana, emakumeen ahalduntzea bultzatuz, enpresetan berdintasuna egotea sustatuz, emakumeekiko indarkeria prebenitzeko neurriak hartuz, diskriminazio kasuetan aholkularitza eta defentsa eskainiz, bai eta gizartea berdintasunaren alde sentsibilizatuz ere. Argibide gehiago: http://www.emakunde.euskadi.eus eta http://emakunde.blog.euskadi.eus/ * * * * * Emakunderen beste egitasmo batzuk: - Berdintasunerako gunea: Gunearen helburua hainbat erakunde eta elkartek emakume eta gizonezkoen arteko berdintasunaren alde egiten duten lana indartu, ikustarazi eta sendotzea da. - Nahiko: Nahiko Berdintasunerako, Errespeturako eta Biolentzia-ezarako Hezkidetza Programa da. Berdintasunez bizitzeko baloreak lantzen dituen tutoretza programa da: http://www.emakunde.euskadi.eus/nahikoeu/-/informazioa/nahiko/ - Beldur Barik: Helburua da gazteria indarkeria matxistaren aurka inplikatzea, eta errespetuan, berdintasunean, askatasunean eta autonomian oinarritutako jarrerak eta jokabideak sustatzea: http://beldurbarik.org/eu/ - Begira: Eduki mediatikoek emakumea ez gaizki tratatzea, ez umiltzea edo mendekotzat ez aurkeztea, eta, era berean, emakumeez eta gizonez ematen den irudia bat etortzea lortu nahi dugun errealitate sozialarekin da Begira Publizitate eta komunikazio ez-sexista erabiltzeko Aholku Batzordearen helburu nagusia.: http://www.emakunde.euskadi.eus/proiektu/-/publitzitatea-komunikazioa/ * * * * * Jarrai gaitzazu sare sozialetan: - Facebook: https://www.facebook.com/Emakunde - Instagram: https://www.instagram.com/emakundejgv - Twitter: https://twitter.com/emakundejgv Zure zain gaude!
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak