Hatz puntetan #DonostiaGaldeketa

2018-10-17
Letra: Harkaitz Cano Musika: Joserra Senperena Ekoizpena: Joserra Senperena Ahotsak: Ramon Agirre eta Marta Agirre, Edurne Garmendia, Unai Elizasu, Koban, Zuriñe Hidalgo, Ze esatek!, Xabi San Sebastian, Txirri-Mirri eta Txiribiton, Dorleta Urretabizkaia eta Asier Hernandez, Antton Valverde, Miren Lazkano, Olatz Salvador, Mikel Karton, Ane Gabarain, Iker Lauroba, Lide Hernando, Fernando Ruiz, Beñat Gaztelumendi, Xabier Euskitze, Olatz Beobide, Urko, Ohiana Maritorena, Itziar Zamora. Bateria: Pako Díaz Baxua: Fernando Neira Gitarrak: Iker Lauroba Teklatuak: Joserra Senperena Tronpeta: Ruben Salvador Saxoa: Julen Izarra Tronboia: Imanol Iribarren Txistuak: Jose Ignazio Ansorena, Jon Ansorena, Pello Irigoien, Xabier Muñoz Atabalak: Agustin Laskurain, Michel Longaron Txalaparta: Oreka TX Trikitixa: Iker Dorronsoro Panderoa: Gurutze Dorronsoro Danborrada: Joserra Unanue, Alazne Olaziregi, Iñigo Ibiriku, Endika De Miguel, Koro Aldezabal, Elena Alberdi, Fernando Navascues, Joxe Bengoa, Jon Elzo, Mikel Mendizabal, Maitane Krutxaga, Aitziber Ibarzabal, Mikel Torregai. Teknikariak: Haritz Harreguy Hi Gain estudioan eta Iñigo Etxarri In estudioan. Nahasketak: Haritz Harreguy Bideokliparen ekoizpena: Mirokutana Aktorea: Amaia Irazabal Zuzendaria: Ander Iriarte Ekoizlea: Alex Castrillo Argazkia: Koldo Agirre Kamerak: Koldo Agirre, Ander Iriarte eta Aitor Bereziartua LETRAK Esku artean duguna, gure esku da benetan? Nahiago nuke egongo balitz eskuen ordez hatz puntan... Hatz puntetan egon dadin, bai azal eta bai mami, iritzi eta boza batera plaza erdira ekarri. Enbata badator, aizu, segiko dugu jo ta su! Mundua aurka omen daukagu: gu ez al gara ba mundu? Elkar entzuten ikasi genuen guk adi-adi: oihu bakar baten ordez milaka deiadar txiki; gure esku egon dadin bai azal eta bai mami. Behingoagatik gurea izango da albistea: sutan jartzean probatutzen da nolakoa den eltzea! Hamaikatxo izateko ekarri bi hamarreko: zortziko hauxe osatu dugu bostekoari bosteko. Enbata badator, aizu, segiko dugu jo ta su! Mundua aurka omen daukagu, gu ez al gara ba mundu? Asko entzun, asko mintza, bizitzeko da baldintza. Esku hutsik gatoz baina, eskuetan dugu giltza: biluzik gatoz mundura, janzteko daukagu hitza. Help us caption & translate this video! https://amara.org/v/lrhx/
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak
urtea
31