Nola lortu nahi dugu

2019-01-23
Jakintza Ikastolak nola egiten du lan? Jakintza Ikastolak Konfiantzaren Pedagogia jorratzen du. Ikasleak ikaskuntzaren ardatz dira. Euren inplikazio eta partaidetza aktiboa sustatzen ditugu. Ikaskuntza prozesuak izaera soziala du, hori dela eta, ikaskuntza kooperatiboa eta kolaboratiboa sustatzen ditugu. Emozioak eta motibazioa ikaskuntzaren parte integrala dira, horregatik, ikasleen motibazioekin sintonia bilatzen dugu eta euren emozioei garrantzia ematen diegu. Ikasle bakoitzaren desberdintasun pertsonalak aintzat hartzen ditugu eta, nola ez, ikasle bakoitzaren aurrezagutzak, gaitasunak eta esperientziak. Ikasleen ahalegina eta hobetzeko grina funtsezkoak dira ikaskuntzarako eta hori konfiantzaren bidez lortzen da. Ebaluazio hezigarriak ikaskuntza laguntzen du. Ikaslea bere ikaskuntza prozesuaren protagonista izanik, bere ebaluazio prozesuan parte hartze aktiboa du, ikaskuntza prozesuan bertan integratuta baitoa. Ebaluatzen diren ikaskuntzak ez dira garapen kognitiboari mugatzen eta garapen fisiko, sozial eta emozionala ere sartzen dira. Ikaskuntza, ezagutza arloen eta jardueren arteko konexio horizontalak eraikitzean datza. Horretarako, ikastolan bertan nahiz gizartearekin edo hezkuntza komunitatearekin konexioak ehuntzen ditugu. Jakintza Ikastolak Konfiantzaren Pedagogia jorratzen du.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak