Nola hil zuten euskal ziklopea?

2020-02-18
Tartalo ziklopea da, alegia, begi bakarra du bekokiaren erdian. Indar izugarriko erraldoia da, kobazulo batean bizi da eta bertara bildu ohi du gauez bere artalde ederra. Gainera, kristauak jaten ditu harrapatu ezkero. Beste hainbat ezaugarri berriz, han-hemenka eta bertsioen arteko adostasunik gabe azaltzen ditu: batzuetan bakarrik bizi da, batzuetan emaztea du, ez du ematen dena den taldean bizi denik beste ziklopeekin. Halere, Tartaloren legenda jentilei gertatutakoa bailitzan kontatzen duen bertsiorik ere bada. Barandiaranek berriz, lehen artzaintzat hartzen dutela diosku. https://euskarasatorra.blogspot.com https://www.instagram.com/euskarasatorra euskarasatorra@gmail.com
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak