Presoen aldeko Donostiako manifestazioa

2021-01-09
Irutxulo.hitza.eus | Milaka lagunek Bilboko eta Baionako kaleak hartu ohi dituzte urtero urtarrilean, euskal preso eta iheslarien eskubideen alde, baina aurten, COVID-19aren pandemia dela eta, mobilizazioak Euskal Herri osoan zehar antolatu ditu Sare Herritarrak, eta 200dik gora herri eta hiritan herritarrak kalera atera dira. Donostia ez da gutxiago izan, eta ehunka lagunek "salbuespenezko espetxe politikarekin" bukatzeko eskatu dute Bulebarretik Amara Berriko Pio XII.aren plazaraino joan den manifestazioan.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak