Estatu kolpea Zazkel

2019-11-12
http://www.txantxangorria.eus/ https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan. Basque music Zeberioko Zazkel taldeak Estatu Kolpea izeneko bideoklipa argitaratu berri du. Afera ustela eta ZTD kanten hitzetan jorratutako bideari eutsiz, baina irmotasun handiagoz dator oraingoan seikotea. Kanta honetan The Clashen Magnificent Seven abestiaren funky erritmo gordinak eta Negu Gorriaken bateria sampleatuen erreferentzia argiak entzun ditzakegu. Hodei Torresek eta Oskar Gutierrezek zuzendu dute bideoklipa, eta soinu teknikari lanetan Mikel Reparaz aritu da. Estilismoaren ardura, berriz, Betitxe Saituak izan du. Lan honetan Zeberiokoek, Gorpuzkingz taldeko partaideen laguntzarekin, euskal kulturaren mugarriak zalantzan jartzen dituzte aro berri bat iragarriz. GPKren kolaborazio bikainak ukitu oldarkorrago bat ematen dio Zazkelen jarrera irmoari. Lan hau taldearen disko berriaren aurrerapen kanta da, beraz, udazken aldera etor daitekeenaren zain egongo gara. Estatu Kolpea eh zu, aski da! Altxatzeko ordua da hautsi lege zaharra hemen da ESTATU KOLPEA eh zu, nahiko da! Altxatzeko ordua da hautsi lege zaharra hemen da ESTATU KOLPEA eskegi dute bazen garaia goian bego gure estaraia jada ez dugu gehiago entzungo irrati formula burugarbiketa hartu ditugu kaleak lurrera bota zutabeak mendean ditugu zuen egoitzak gureak dira komunikabideak itxiak mugak sutan kaleak gaueko sirenen kera deia harri sendoen pareta atzean entzun ditzakegu zuen otoitzak belarriak itxita lerrotuta kultura merkatariak hormaren hotza dute bizkarrean zuen aroa amaitu da Eh zu... Zuek, zuek zarete kontrakulturaren establishmenta ekintza eremu ororen monopolioa The Jam taldeak zioen bezala "the public wants what the public gets" ta zuk ez duzu ez, txintik egingo konfort eremuaren baitan itota Zure buruko mermelada bart gaueko iraultzaren ajea abesti kaxkar horiei eman sua utzi hauspoa ta jantzi blindajea zatoz gurekin gitarra alboan begi puntuaren xedea gogoan bota arnasa itxaron seinaleari hortzak estuturik ez egin kale Durangoko azokan farlopa eta abiyua hemen GPK ta Zazkel atera zuen dirua Bonbak, fusil ta aizkorak goma 2 ta amonala angulak eta lanpernak izango da kolosala Nazkatuta gaude egoerarekin kultura hil da aspaldi gainera betiko taldeak jai guztietan berri txarrak jun da orain GPK! Ados ez bazaude atera zaitez korrika Zure patuaren kolorea gure 47aren beltza (KLIKA) Espaini gaztean egin zaitez ertzain hashtag modernoak kokaina saltsan E T Bko reality showa "yo al norte..." ta zu hemendik KAN-PO-RA!! Goian bego goian bego... Eh zu aski da hautsi lege zaharra kantatu gurekin lotsa gabe esan ozen aro berriari ateak ireki... Eh zu lotsa Gabe esan ozen
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak
hilabetea
86
urtea
1367