2 Lezama | Gerrea eta gerraostea

2020-09-10
Gerrako oroitzapenak latzak dira, ahaztu ezinekoak. Frankoren aldekoak San Antonio egunez, 1937ko ekainaren 13an, sartu ziran Lezaman, Burdin-Hesia zulatuta; eta handik sei egunera jausi zan Bilbo. Urteak joan dira baina lezamarrek ondo gogoan daukiez gerra sasoiko kontuak: Gernikako errukibako bonbardaketa, zerutik sua etorrela, herrian bertan lehergailuen ondorioz sortutako triskantzak, hildakoak, babeslekuetara arin-arinka joan beharra, ahaldantxua gurdian hartu eta etxea bertan behera itxi beharra... Gerrea krudela, gogorra eta bortitza izan zan, baina ostean etorri zana, beharbada txarragoa: gerraostea eta Frankoren diktadura luzea. Kartzelako egonaldiak, erbesteratzeak, dirurik eza, beharrizanak, errazionamentu kartilak, Abastosen jeneroa entregau beharra, debekuak, zigorrak... Amaibako kate luzea. Zelan ahaztu bizi izandakoa! Zorionez, amorruaren erpakadak joan ziran betiko!
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak