EUSKAL HERRIKO PENTSIODUNEN 1. BIZIKLETA MARTXA

2022-06-15
Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak antolatu eta Euskal Herriari bira emango dion bizikleta martxa Eibarrera ailegatu zen bigarren egunean, ekainaren 14an, “1.080 euroko gutxieneko pentsioa, zerbitzu publikoak eta zaintza lana partekatzea” aldarrikatzeko. Ekainaren 25ean amaituko da eta Toribio Etxebarria kalean, anbulatorio parean egin zioten harrera Eibarko pentsiodunek. Jarraian, denak elkarrekin joan ziren, txistulariek lagunduta, Untzagaraino, eta bertan komunikatua irakurri eta txistorra-jana egin zuten. Martxak Elgoibarrerako bidea hartu zuen ondoren, han bazkaltzeko. Ondarroan amaitu zuten etapa. Eibarko Pentsionista Taldeak gogorarazi zuenez, lau urte baino gehiago daramatzate astero Euskal Herriko 70 herri baino gehiagotan mobilizatzen, “pentsio publiko eta duinen alde”. #pentsioduinak #pentsionistakborrokan #EibarETAKITTO
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak