Protestak Palestinan Zisjordania anexionatzeko Israelen planaren aurka

2020-06-24
Ramallah hirian manifestatu dira ehunka lagun ekainaren 23an eta Israelgo segurtasun indarrei aurre egin diete. Zisjordania Israelekin anexionatu nahi du Benjamin Netanyahu Israelgo presidenteak, eta hainbat iturrik diote plan hori uztailaren 1ean jarri dezakeela martxan Donald Trumpen babesarekin. Horrela, Zisjordaniako lurren %30 ofizialki Israelen esku geratuko litzateke. Palestinako Aginte Nazionala plan honen aurka agertu da, eta baita palestinako herritarrak ere. http://www.argia.eus
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak