Gertatutakoa gogoratu eta kontatzea eskatu zuten Elgetako egunik beltzenetako baten urteurrenean

2022-05-07
1937ko apirilaren 24an sartu ziren Elgetan tropa frankistak. Urtero moduan data horren bueltan egin ohi duten moduan, ekitaldi berezia egin dute Elgetan, Udalak eta Intxorta 1937 Kultur Elkarteak antolatuta. 1936 eta 1937 urte artean hil zituzten 33 elgetarrak omendu dituzte bertan, eta aipamen berezia egin diete baita ere frankismoaren krimenak argitzeko kereiletan testigantzak eman dituzten herritarrak.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak