Donostiako metroa - Juan Karlos Izagirre EH Bildu

2020-10-12
Metroaren zentzugabekeria alboratu eta pandemiak areagotutako beharretan inbertitzeko eskatu die EH Bilduk EAJ eta PSEri Juan Karlos Izagirre oso larritzat jo du metroaren lanetan jazotzen ari den diru publikoaren xahuketa. Gipuzkoako EH Bilduren bozeramaileak gogorarazi du metroaren lanetan “langileen eta baita bizilagunen segurtasuna ere jokoan jarri” dutela EAJk eta PSEk. Eta gaineratu du diru publikoaren xahuketa izugarria izaten ari dela: “Behar ez zen obra garestia bultzatu zen eta, hori gutxi balitz, orain tarte batzuetan aurrekontua %70 garestituko dela esan digute. Horrek izen bat du, kudeaketa txarra, eta horren ardura politikoa EAJk eta PSEk daukate”. Gainera autokritikarik ez egin izana larritzat jo du Izagirrek.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak