Emazurtz (Oskorri)

2019-12-07
http://www.txantxangorria.eus/ https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan. Basque music Emazurtz jaio hintzen Lurraren erdira, pobreen esperantzak benetan zer dira? Ama urrikariak hala zinan erran, esperantza guztiak hil zirela gerran. Nerea Aresti Baina inoren zorrik Ez dun ordainduko, Eure etorkizunak Ditun apainduko. Sufritua giauden hamaika gosete, ez genian sabela alimentuz bete; beti gau eta egun gogorrik lanean Jornal benetan pobre Baten afanean Ezkondu hintzenean bost gona hituen, bi bahituan jarri bi saldu hintuen soinean dunan hori diagon zaharra berriak erosteko esperantza txarra Haurtxo bat sabelean Beste bat besoan, Senarra erbestean, Artoa hauzoan Hiru hilendi kentsu Suaren ondoan Beste argirik ez dun Hiretzat munduan. Hi haiz euskal herria, Herri nekatua. Inork ezagutzen du Hire bekatua? Baina inoren zorrik ez dun ordainduko, heure etorkizunak ditun apainduko
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak