EAEko Mahai Orokorraren bileraren aurreikuspena eta ondoko balorazioa

2019-09-26
Negoziazio eredu integrala eta propioa aldarrikatu dugu EAEko Mahai Orokorrean Gaur EAEko Funtzio Publikoaren Mahai Orokorraren bilera egin da, aurreko astean Jaurlaritzaren bozeramailea Josu Erkorekak aurreratu zituen termino mugatuetan, hots, langile publikoen lan baldintzen negoziazioa 2020ko soldata igoerara mugatzea; hain zuzen ere, Madrilgo Mahai Orokorrean adostutako terminoen menpe, soldataren %2aren igoera, eta funts gehigarriak dagoeneko Itzarriri beste %0,5eko igoera zehaztuz. Hau guztia jakina, negoziazio faltsu baten testuinguruan, sindikatuon "ardurari" deituz; hau da, proposatutakoa ez onartzekotan, azken erabakia bere esku gordetzen jarraitzen duela. LABek atzoko prentsaurrekoan azaldu zituen argudioen ildotik: 1. Benetako negoziazio eredu bat aldarrikatzen jarraitzen dugu, Euskal Herrian eginda, injerentziak saihestuz eta hemengo gehiengoak eta beharrak errespetatuz; bide horretan, erabakiak adostasunean eta ez inposizioan oinarrituta. 2. Gaiak aldez aurretik mugatu gabeko negoziazio kolektibo eredu txapuzero hau gainditzea exijitzen dugu, langileon behar guztiak kontuan hartzen duena (egonkortasuna, deialdi publikoak, berdintasun, euskara, lan osasun planak...) 3. Proposatutako, edo hobe esanda, Gobernuak parlamentuak onartzearren igorriko dituen soldata igoerei dagokionez, berriro ekartzen dugu mahai gainera eros-ahalmena berreskuratzeko plan bat arduraz negoziatzeko. Era berean, funts gehigarririk egotekotan hauen helburua negoziatzea ere exijitzen dugu (soldata arrakala murriztea, beheko lan mailen egoera duintzea...) 4. Behin-behinekotasun tasa jaisteko eta kontratazioa egonkortzeko lege propioa behar dugu. Jaurlaritzak gai larri honi arduraz heldu baino, txapuzetan oinarritzen jarraitzen du. Euskal Herriko zerbitzu publikoen eta langileen lan baldintzak okerrera doaz, eta Jaurlaritzak inprobisazioan eta propagandan oinarritzen du bere ekimena. Arazoei arduraz heltzeko negoziatzeko inolako borondaterik ez dauka, eta bistan da txapuzaz txapuza jarraituko duela.
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak