Bedaioko landa eremuan «oinarrizko azpiegiturak» eskatzeko protesta

2021-02-27
Protesta egin dute larunbat honetan Tolosan (Gipuzkoa), Bedaioko landa eremuan «oinarrizko azpiegiturak» eskatzeko. Tolosaldeko eta Gipuzkoako instituzioen «utzikeria eta adar jotzea» salatu dute Inguru hartako hainbat baserritan otsail hasieratik daramate telefono zerbitzurik gabe. Horri gehitu behar zaio Interneterako estaldura oso eskasa dutela. Bizilagunek gogoratu dute adineko asko bizi dela han, teleasistentzia zerbitzua ezin dutela baliatu, eta larrialdiren bat gertatuz gero oso zaila izango litzaketeela ezer jakitea eta hara heltzea. www.berria.eus | Harpidetu BERRIAren kanalera: http://www.youtube.com/subscription_center?add_user=berriatb Izan zaitez BERRIAlaguna: https://www.berria.eus/berrialaguna/berrialaguna
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak