4 Lezama | Txakolinaren gozoan

2020-09-10
Mahatsaren orpotik dator mama gozoa, dinosku kantuak, eta Lezama da, Txorierri aldean, txakolin-usainik gozoeneko herria. Baina txakolinak on egiteko, mahastia ardurarik handienaz jagon behar da urte osoan zehar. Neguan mahatsak inausi eta lurra ongarritu, udabarrian bedar txarrak jo eta udan izurriteetatik babestu, udagoienean mahats-morda ederrak batzeko. Lekukoen esanetan, lehengo txakolinak ez ei eukan gaurkoaren antz handirik. Lehengoa garratzagoa ei zan, mikatsagoa. Baina, 80ko hamarkadan Bizkaiko Txakolinzaleen Elkartea sortu zan, eta txakolinak goraldi itzela ezagutu eban. Horren ondorioz 1994an Bizkaiko Txakolina jatorri izendapena sortu, eta harrezkero Kontseilu Arautzaileak jartzen ditu derrigor bete beharreko arauak eta baldintzak. Hasiera haretan Lezamako hamaika upeltegi egin ziran bertako kide. Gaur egun sei dagoz. Orain be, lehengo antzera egiten da txakolina, guraso eta aititengandik ikasitako eran; baina gaur egun mahastiak handiagoak dira; ezagutza gehiago dago eta teknologia aurreratua eta bitarteko ugari erabilten dira, mundu osoan saltzen dan nortasun handiko txakolina egiteko. Txakolina osasuntsu dago Lezaman eta etorkizuna be ziurtauta daukala dirudi, odol eta indar barriztauta dagoalako. Baina badakizue, txakolinagaz afaltzen dauanak, uragaz gosaltzen dau, beraz, neurriz edan beharreko mama gozoa da.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak