Irailaren 10ean denok Donostiara, presoen alde

2017-08-29
Herri honetako eragile politiko, sozial eta instituzional guztien parte hartzea ezinbestekotzat jotzen dugu presoen auziari behin betiko irtenbidea aurkitzeko. Garbi dugulako presoen afera ez dela ezker abertzalearen ardura bakarrik, herri honetan gatazka gogorra egon da eta horren ondorio baizik ez dira dira euskal errepresaliatuak. Beraz, ez dezagun errealitate honen aurrean beste alde batetara begiratu. Herri honek, gure seme-alabek, merezi dute ahalegin hau, merezi dute bakean eta askatasunean bizitzea. Arduraz jokatzeko unea heldu da. Guzti honengatik, guzti honi bultzada emateko, KALERA KALERA dinamikak datorren irailaren 10ean igandean eguerdiko 1:30ean Bulebarretik abiatuta burutuko dugun manifestaldian parte hartzeko deia luzatzen dio euskal jendarteari. Urratsez urrats, Kalera Kalera, Bakea Eta Askatasuna Irabaztera !!!
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak