JOSELU ANAYAK - BETI ETA BETIKO - JAIA

2017-05-18
Erromerietan hasi zenetik 40 urte betetzen direnean, Araiako Joselu Anayak talde mitikoak, Beti eta betiko izenburua daraman disko berria aurkezten du oraingoan, zortzigarrena. Javier, Andoni, Félix, Jesús eta Joselu Ruiz de Gordoa, anaiak izateaz gain, musikari apartak dira eta, euren moduan, gure herri txikietako bizimodu sotil eta lasaia aldarrikatzen dute, bertako jaietako giroan bereziki murgiltzen direla. Pasodoble, bolero, bals, kalejira, fandango, mexikana, rantxera, kunbia, merenge, ska, rock, reggae…. Joselu Anayak taldearen eskaintza esparru zabal batean mugitzen da, adin ezberdinetako publikoa dantzan jartzeko helburuarekin: solte zein arrimatuan.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak