Nire alabak ingeniaria izan nahi du

2019-02-10
Otsailaren 11 Nazio Batuek sustatzen duten Zientziaren arloko Emakume eta Neskatoen Nazioarteko Egunarekin bat egiten dugu urtero. Aurten, "Nire alabak ingeniaria izan nahi du" bideoa gauzatu dugu. Ekoizpen honetan ingeniaritzako karreretara jotzeko orduan mutil eta nesken artean dagoen alde handian zentratu nahi izan dugu, bai eta arrail horretan estereotipoek duten eraginean ere. Umorea erreminta gisa erabiliz, karrera hautatzeko orduan, neskatoei kontzienteki edo inkontzienteki transmititutako estereotipoek izan dezakete eragina agerian utzi nahi izan dugu: https://zientziakaiera.eus/2019/02/11/nire-alabak-ingeniaria-izan-nahi-du/ Bideoa, Iberdrolaren laguntzarekin gauzatu da, K2000k ekoitzi eta Aitor Gutiérrezek zuzendu du, José A. Pérez Ledoren gidoi batean oinarrituta.