Euskaltzaindiaren 2022ko jarduna, irudiz irudi (laburpen-bideoa)

2022-12-30
Euskaltzaindiak 10 Osoko bilkura eta 6 Ageriko bilkura egin ditu 2022an, lau euskaltzain oso berri izendatu dira, hitzarmen berriak izenpetu dira (Euskal Herriko Bertsozale Elkartearekin, Espainiako Senatuarekin, Sü Azia elkartearekin eta EuskalGorrak elkartearekin), 'Euskaltzaindiaren Hiztegia' eta 'Orotariko Euskal Hiztegia' bi aldiz eguneratu dira, Euskararen Gogoetagunea sortu da, 17 liburu plazaratu dira eta 6 ikastaro eta beste horrenbeste mintegi antolatu dira. Horrez gain, edozenbat ekimen antolatu dira. Besteak beste, Mintzola egitasmoaren barruan 'Ahots Baten' sormen-egonaldia eta 'Ahostegunak' ekimena; Lautan3 antzerki-jaialdiaren IV. aldia; Euskararen Herria Ehuntzen unitate didaktikoa, R. M. Azkue Literatura Sariak, 'Hitzak Lege' erakusketa, hitzaldiak… - Euskaltzaindiaren beste sare sozialak: TWITTER: https://twitter.com/plazaberri FACEBOOK: https://www.facebook.com/prentsazerb.euskaltzaindia INSTAGRAM: https://www.instagram.com/euskaltzaindia_/ - Webgunea: WWW.EUSKALTZAINDIA.EUS
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak