UDALETIK 08 02

2018-08-02
UDALETIK 8-02 1.- ELIZ ATEAKO URBANIZAZIOAREN 2. FASEKO LANEN LIZITAZIOA IREKITA Eliz Ateako urbanizazio lanek aurrera jarraitzen dute eta, orain, bigarren faseko obren lizitazioa ireki da abuztuaren 20ra arte. 118.000 euroko aurrekontua duen fase honetan, irisgarritasuna hobetzeko lanak egingo dira. Gasolindegi zaharraren inguruan egiten ari diren lanek kalearen berrikuntza dute helburu. Azken hilabeteetan egin diren obren artean, Eliz Ateako kalearen handitzea eta losaren berrikuntza aurkitu ditzakegu. Gainera, argiteria, elektrizitatea, ur hornikuntza, saneamendua eta abarreko instalakuntzak ere berriztuko dira. Bigarren fase honetako lanek 3 hilabete irautea aurreikusten da. (AZPITITULUAK) Eliz Ateako urbanizazio lanek aurrera jarraitzen dute eta, orain, bigarren faseko obren lizitazioa ireki da abuztuaren 20ra arte. 118.000 euroko aurrekontua duen fase honetan, irisgarritasuna hobetzeko lanak egingo dira. 2.- ADMINISTRARI ETA ADMINISTRARI LAGUNTZAILEEN LAN POLTSAK IREKIKO DIRA HURRENGO ASTEAN Administrari eta administrari laguntzaileen lan poltsak irekiko dira. Interesatuek abuztuaren 6tik irailaren 28ra bitartean eman ahalko dute izena. Azterketak urritik aurrera egingo dira. Lan poltsa hauen helburua udal bulegoetako ordezkapenak egiteko langileak bilatzea izango da. Lan poltsa honetan hautatua izateko beharrezkoa izango da administrazio eta kudeaketa familiako ikasketak izatea, eta baita euskarazko hirugarren hizkuntza eskakizuna eta word eta excel programa informatikoen IT txartelak izatea. Honen inguruko informazio guztia www.lekeitio.eus webgunean aurkitu ahal izango duzue abuztuaren 6tik aurrera. (AZPITITULUAK) Administrari eta administrari laguntzaileen lan poltsak irekiko dira. Interesatuek abuztuaren 6tik irailaren 28ra bitartean eman ahalko dute izena. Lan poltsa hauen helburua udal bulegoetako ordezkapenak egiteko langileak bilatzea izango da. 3.- ABUZTUA HASTEKO HAINBAT EKINTZA ASTEBURUAN Abuztuaren hasierarekin batera, asteburu honetan musika eta kirolarekin lotutako hainbat ekintza izango ditugu. Hasteko, zapatuan, XI. Nautika Eguna ospatu da Itxaropena txistulari taldea, Lekitto Musika Banda, Zaletxuak, Aratuste Alai estudiantina eta Aittitta Makurra txarangaren eskutik.(KARTELA) ELKARRIZKETA: JOSEBA IZAGIRRE – ITXAROPENA TXISTULARI TALDEA C0227 / 0:22 – 0:59 “Hamabijetan urtengo gara abiapuntu bezala…eta ikusiko dozue sorpresatxua zein da” Zapatuan ere, Lekeitioko Desafioa taldeak bere XII. Hegaluzearen Arrantza ospatuko du. Izena eman duten 30 itsasontziak goizeko 5:00etan irtengo dira arrantzan. Harrapatutako hegaluzeak gainera, elikagaien bankuri emango zaizkio urtero egiten den bezala. (KARTELA) Domekan berriz, Zesta Puntako finalak izango ditugu Santi Brouard pilotalekuan, arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Sarrerak salgai egongo dira kiroldegian eta turismo bulegoan.(KARTELA) Eta asteburua bukatzeko, Lekitto Musika Bandak bailableen saio berri bat egingo du 20:00etatik aurrera plazan. Eta bukatzeko, datorren asteko martitzenean, abuztuak 7, hitzaldia egingo da komentuan, Ama Dominikarren fundazioaren 650. urteurrenaren ospakizunen barnean. (AZPITITULUAK) ZAPATUAN: XI. Nautika Eguna 12:00 / Lekeitioko Desafioa taldearen XII. Hegaluzearen Arrantza – DOMEKAN: Zesta Puntako Finalak 19:00 / Lekitto Musika Bandaren Bailableak 20:00 – MARTITZENA: Hitzaldia, Ama Dominikarren fundazioaren 650. urteurrenarena 4.- (ETA AMAIERAN…) ERREPORTAJEA: KUKAI DANTZA TALDEA Kukai dantza konpainia Errenterian sortu zen 2001. urtean, Jon Maya dantzari eta koreografoaren eskutik. Kukaiek euskal dantza tradizionaletik abiatutako ikuskizun garaikideak sortzen ditu, beste arte eta dantza batzuetako estiloak elkarrekin batuz. Aurreko astean Kukai-ren “Oskara Plazara” ikusi ahal izan ahal izan genuen Ikusgarri zine aretoan. “Nor zaren jakin nahi baduzu, dantza ezazu!” lema pean, Pablo Iraburuk eta Iñaki Alforjak sortutako film dokumentalean oinarritzen da Oskara Plazara ikuskizuna. Dantza eta zinema bateratzen dituen lan honetan, hiru dantzarik ‘Oskara’ ikuskizuneko hainbat pasarte jorratzen dituzte, dokumentalaren proiekzioarekin batera. Sormen prozesu bezala deskribatzen duten lan honekin, norbere identitatearen inguruan gogoeta egitea bilatzen dute.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak