Gora ta Gora Emakumeok Martxoak 8an

2020-03-08
La Kora & Sanfran Korue Bilbon #Martxoak8 ospatzeko elkarretaratze feministaren amaieran abesten #feminismoa & #berdintasuna aldarrikatzeko Gora ta Gora Emakumeok #M8 #8M Gora ta gora emakumeok (La Kora) Gora ta gora emakumeok Kantura gatoz kalera Martxoak zortzi borroka eguna Feminismoa da indarra! Kopla 1 Askatu zure piztia Alaitu zure bizia Zure eskutan daukazu maite Desio duzun guztia. Kopla 2 Dena dakizun gizona Entzutea duzu ona Emakumeok zientzian ere Astintzen dugu neurona. Kopla 3 Galdetu nahi duzunean Ea bakarrik gabiltzan, Zenbatu lehen, mutil argia Milaka neska gara eta. Kopla 4 Bortxatzailea zeu zara Munduan zehar entzun da. Matxismoaren erro sakonak Elkarrekin lehertzera. Kopla 5 Leku guztietan ahizpak Era askotako kolore Berdintasuna gure taupada Jendarte anitz honetan.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak