14 | Gehiengoaren Hiria

2020-10-14
Gehiengoaren hiria Pasaiako badiaren arkitekturaren inguruko gogoeta bat da. Pasaiako badia, espainiako desarrollismoaren garaian garatutako hiri zona askoren antzeran, itsusia dela esaten zaio. Liburuak Pasaiako eraikinen erradiografia bat egiten du eta itsustasunaren kontzeptua kolokan jartzen du, nostalgiaren inguruko gogoeta bat eginez. Lan hau, bere esentzian, inoiz balioan jarri ez den arkitektura bati omenaldi bat da. Jonander Agirre Mikelez eta Ander Gortazar Balerdi Donostian errotutako arkitektoak dira, beraien jarduera ezagutza anitzetatik abiatuta eta modu lokalean garatzen dutenak. https://dinamoa.eus/dapa/ Instagram: @dapakultura https://www.instagram.com/dapakultura/ Twitter: @dapakultura https://twitter.com/dapakultura Facebook: https://www.facebook.com/dapakultura/
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak