MARAKANA TXIKIA: Emakume futbolarien greba, errugbiko munduko txapelketa eta Euroliga

2019-11-05
Hamaika Telebistak kirolari leiho propioa ireki dio Marakana Txikia saio berriaren eskutik. Beñat Zarrabeitiak gidatuta, lehen saioan, Alessandro Ruta eta Garazi Muniainen parte hartzea izan dugu. Hortaz gain, Ane Urkiri Ansolak emakumezko futbolarien grebaren inguruko gakoak azaldu eta Imanol Intziartek munduko errugbi txapelketaren berri eman digu. Elkarrizketaren atalean, Ritxi Guerra kazetariak Baskoniaren ingurukoak ekarri dizkigu. Horiek eta beste hainbat, gure kabina berrian.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak
hilabetea
489
urtea
6177