ESTI MARKEZ - Printzesak eta printzeak (feat. Olatz Salvador & Sara Azurza)

2021-03-03
Hitzak: Alaia Martin Musika: Esti Markez - Ahotsak: Esti Markez, Olatz Salvador eta Sara Azurza Bateria: Ander Zulaika Baxua: Ane Bastida Gitarra akustikoak: Mikel Markez Gitarra elektrikoak: Arkaitz Miner Pianoa: Julen Alonso - Elkar Estudioan Victor Sanchezek grabatu, nahastu eta masterizatua. Printzesa eder, printzipe guapo Mari errauskin edota zapo naranja erdirik ez zazu bila; zeu osoa zarelako. Zeure begiez bizi, eta ez besteen begientzako -egin dorretxetik salto- Aske bazara ez duzulako askatzailerik beharko. Konplexuz gizen ta pixuz lumak besteentzako panpin kuttunak izan gaitezen agintzen digu sarritan gure garunak. Izan gaitezke haundi zein txiki, azkarrak edo tuntunak, braketdunak, barredunakā€¦. Erakargarri egiten gaitu gure berezitasunak. Bizitzak dauzka hainbat zutabe pozak, tristurak ta dudak daude. Dena aldatzen da, ta soilik gara geure buruaren jabe. Ate bat itxi eta beste bat zabaltzen da parez pare; lotu ta askatu xuabe. Edonor gabe bizi gintezke eta edonor gu gabe. Gaurrak puskatzen du iragana eta egunak gaua darama eta hasten den bezain natural bukatzen da harremana. Ez zazu pasa bizitza osoa begiratuz besteengana; bila zazu zeugan barna zeu zara zeure zorionean eragin gehien daukana. Jardin haundi bat duten etxeak asko balio duten kotxeak bikote beti irrifartsuak instagrameko poseakā€¦. Askatasuna ematen digu topikoak birrintzeak inperfektu sentitzeak ipuinetan bakarrik daude printzesak eta printzeak.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak