Hauteskundeen atarian – Pandemiaren itzalean

2020-06-28
www.berria.eus | Gero eta gutxiago falta da Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako. Kanpaina hasi da dagoeneko, eta datozen egunotan jende askoren ahotan ibiliko diren gaien artean daude, besteak beste, segurtasun neurriak, posta bidezko bozka eta koronabirusaren krisiak herritarren parte hartzean izan dezakeen eragina. Hain justu, gai horiek ditu hizpide 'Hauteskundeen atarian' saioko lehen kapituluak. Reinaldo Jaio Eusko Jaurlaritzako Hauteskundeetarako zerbitzuburuak, Josean Catalan LABen Gipuzkoako Correoseko ordezkariak eta Ainhoa Novo EHUko Politika Zientzietako irakasleak azaldu dituzte bakoitzaren nondik norakoak.
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak