PODCAST 2x14 (aurrerapena) | Seychelletako atunak ahitzen ari da Europako arrantza industria

2022-01-25
Indiako ozeanoko atun hegats-horia desagertzeko bidean dago eta ez inguruko –Seychelleak, Somalia, Kenya...– arrantzaleen kulpaz, baizik eta Europar Batasunako itsasontzi-faktoriek suntsituta. Atun ontziratua hainbeste maite duten europarrak, beren ingurukoak kontsumitu ostean ur horietakoak ari dira ahitzen. Euskal herritarrek jakin beharko lukete horren berri, hemengo arrantza industria ere badagoelako artean. http://www.argia.eus/podcast
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak