Bilbaoko kaleak (Rafa Rueda) Gabriel Aresti

2018-08-12
Bideo originala: https://www.youtube.com/watch?v=FympVztAqe8 Gabriel Aresti ardatz duen "Gabrielen Lekua" ikuskizunerako sortutako kantua. Bideoa - Josu Venero / Canción creada para el espectáculo "Gabrielen Lekua". Vídeo- Josu Venero. http://www.txantxangorria.eus/ https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan. Basque music Hasierako orrialdera BILBAOKO KALEAK Gabriel Aresti , 1967 Bilbaoko kaleak, gora eta behera, errekatik mendira, batzuk artezak, gehienak zeiharrak, lurra estali da etxez eta gizonez, gizonak leku batetik bestera eramateko makinez, bizioz eta bekatuz, karitatez eta kriminaz, plaza biribilak, zumardi zabalak, zuek niri gogora ekartzen didazue nire asmo zaharra, behin egin nahi ukan nuen eta inoiz egin ez dudana, Autonomia, Adiskidetasuna, Bakea, Libertatea, Foruak, maitatu ditudan gauzak, Urkijo ministroa, Gardoki kardinalea, Mazarredo almirantea, Egia jenerala, Arrikibar ekonomista, higuindu ditudan gizonak, kaleak, kale motzak, kaleak hemendik, hortik, handik, edonundik, Gorbeiara joateko gutizia sortzen zait barrenean, bertan organizatzeko euskeraren salbazioa, baina hemen geratzen naiz, kale arte honetan, milagro baten zai, egunero bizarra kenteari uzteko nahikoa kurajerik ez baitut.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak