Matia kaleko tabernarien mezua

2020-05-26
Antiguako gune bizienetako bat da Matia kalea. Mugimendu handia izan ohi da, eta taberna asko daudenez, jende andana elkartu ohi da poteoan ibiltzeko. Ordea, konfinamendua hasi zenetik, tabernak itxita daude, eta taberna giroa desagertzearekin batera, kalearen itxura eta kolorea erabat aldatu da. Horregatik, hainbat tabernaren artean bideo bat egin dute. Jendeari esan nahi diote gogotsu daudela bueltatzeko, pertsiana igo eta berriz ere jendearekin egoteko. Iragarri dute laster itzuliko direla lanera.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak