1979tik honainoko hautetsiak, maiatzaren 7ko herri galdeketaren alde.

2017-03-07
2017/03/05 - USURBIL 1979tik hona Usurbilgo udaletxeko zinegotzi eta alkate izandako lagun askoren atxikimendua jaso du gaur maiatzaren 7ko herri galdeketak. Galdera zehazteko prozesua martxan dagoen honetan, alderdi eta garai ezberdinetako hautetsiek beren babesa agertu nahi izan diote maiatzaren 7ko herri kontsultari, erabakitzeko eskubidearen aldeko manifestua irakurri eta guztiek batera elkarrekin argazkia eginez Usurbilgo Udaletxearen aurrean. Izan ere, manifestuak berak dioen moduan: "Ideologia eta sinesmen desberdinetakoak batu gara Usurbilen. Euskal Herriarentzako proiektu ezberdinak ditugu zerumugan eta geure burua izendatzeko orduan ere ez da ñabardurarik falta, baina eskubide berberak estekatzen gaitu, herri modura nahiz nazio gisa: geuk erabaki nahi dugu Euskal Herriaren geroa." Gaurko argazkirako 60 bat lagun elkartu badira ere, 73 hautetsik eman diote maiatzaren 7ko herri galdeketari bere babesa. BIDEOA: Luis Jambrina (Mila esker!)
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak