Gasteizera eraman dugu «Egin klik: #erlijiOFF» dinamika

2019-03-15
LAB sindikatuak Erlijioko ikasgaia ikastetxeetatik ateratzeko dinamika abian du abenduaz geroztik, "Egin klik: erlijiOFF" leloarekin. Azken urtean gure oinarri ideologikoak berritzeko lanetan murgilduta ibili gara, eta norabide horretan kokatzen dugu dinamika. Oinarri ideologiko horien lanketa estrategikoan, besteak beste, LABek Eskola Publiko Komunitarioaren parte izateko ikastetxeek bete beharreko ezinbesteko irizpideak zehaztu ditu, eta irizpide horien baitan hezkuntzaren izaera laikoa agertzen zaigu. Horrela, gure oinarri ideologikoen planteamenduan sakontzera gatoz dinamika berri honen bitartez. Momentuz, sinadura bilketa bat abian dugu, eta mobilizazioak egiten ari gara hilabetean behin. Gasteizen egin dugu gaur elkarretaratzea, eta bertan egokitu dugu ere sinadurak biltzeko mahaia.
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak