Zientzialari 63 - "Hainbat gaixotasunen agerpena autofagiaren garapen desegokiarekin lotuta dago”

2017-01-04
Gure gorputzeko zelulen barnean dauden kaltetutako atalak edota zelula barnera kanpotik sartutako mikroorganismo kaltegarriak deuseztu eta kanporatzeko prozesuari autofagia deritzo. Giza gorputzean era naturalean gertatzen den fenomeno honek zelulen osasuna bermatzea ahalbidetzen du. Horregaitik, autofagiaren garapen desegokiak hainbat gaixotasunen agerpena ekar dezakeela uste da. Autofagia zertan datzan eta nola burutzen den azaldu digu Aintzane Apraiz UPV/EHUko Medikuntzako irakasle eta ikertzaileak. Gainera, fenomeno honen inguruan azken aldian eman diren aurkikuntza nabarmenenak ere plazaratu ditu. 'Zientzialari' izeneko atal honen bitartez zientziaren oinarrizko kontzeptuak azaldu nahi ditugu euskal ikertzaileen laguntzarekin. Zientziari buruzko informazio gehiago topa dezakezu euskaraz zientziakaiera.eus/ orrialdean.