Zertan dira antzeko euskara eta txinera?

2020-07-24
Kaixo! Ongi etorri nire kanal berrira!! Hauxe duzu nire lehen bideoa :) Badira 3-4 urte euskara eta txinera atzerri-hizkuntza ikasten aritu naizela. Bideo honetan, hizkuntza bi hauek ikasteko bidean topatu ditudan antzekotasun batzuk partekatu nahi dizkizuet. OHAR BAT: Bigarren puntuari dagokionez, nik uste, heintto bat ñabartu behar nuke. Nork bere hizkuntzarekin konplexuak izatea guztiz normala da, nihaurk ere baditut, eta ez da 'dialektodun'etara mugatzen. Dena den, bizkaieraren adibidea zeragatik eman dut: Euskararen bereizgarriez solasten dugunean, ahoskera mailan inguruko hizkuntzetan azaltzen ez den tz/ts bereizketa aipatzen da maizkara. Bereizketa hori euskararen bereizgarri ikusita dagoenez, hori betetzen ez dutenak 'ez hain jatortzat' joak dira, euskarak berez omen duen horretatik aldentzen direlako. Gauza bera Sichuan-en ikusi dut. Estandarretik bereiz den aldaera bat baliatzen da, eta besteak beste, sh/s bereizketa ez da egiten mandarinera 'estandarrean' bezala. Horregatik eta beste kontu batzuengatik, Sichuaneko lagun askok erraten dute gaizki egiten dutela. Deigarri egin zait bi kasuetan forma balizko forma puru eta preziatu bat irudikatzen da. Ez dakit ba gehigarri honek hobekixegoñi azaltzeko balio duen!
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak