43. Euskal Zine Bilera: Aurkezpena

2020-11-18
Euskal Zine Bilerak bere 43. edizioa ospatuko du aurten azaroaren 21etik 29ra bitartean. Berrikuntza asko izango ditu jaialdiak, baina nabarmenena online izaera izango da. Hau da, jaialdi osoa zinebilera.eus orrialdea izango duzu ikusgai! Aurkezpen ekitaldi honetan, Ana Goitia eta Aitor Abaroa aurkezleek jaialdiaren nondik norakoak azaldu dituzte. Ondoren, Koldo Goitia (Lekeitioko Alkatea), Xabier Arrate (Euskal Zine Bilerako koordinatzailea) eta Ibon Noya (Lekeitioko kultur teknikaria) solasaldian aritu dira jaialdiaren inguruan prentsatik bidalitako galderei erantzuna emanez. Gogoratu, jaialdi osoa ordenagailu edo mugikorretan ikusi ahalko duzue etxetik irten gabe. Sartu zinebilera.eus orrialdean eta gozatu zinemaz! http://zinebilera.eus/
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak