Argazkilarien protestak Donostian eta Iruñean

2020-05-28
www.berria.eus | EIGE Euskal Herriko Informatzaile Grafikoen Elkarteak deituta, eta Informazio eskubidea dugu jokoan lelo hartuta, elkarretaratzeak egin dituzte gaur hainbat kamerari eta argazkilarik Zubietan, Taxoaren eta Ibaian, Futbol Liga Profesionalak lan egiteko ezarri nahi dizkieten mugak salatzeko. Koronabirusaren pandemia dela eta, Futbol Liga Profesionalak hainbat neurri hartu ditu hedabideei begira, ekainaren 11n txapelketa berriz hasten denerako. Besteak beste, ez diete sartzen utziko entrenamenduen eta partiden irudiak hartzera, eta, pandemia hasi zenetik egin bezala, kluben kanal ofizialek eta Futbol Liga Profesionalak zabalduko dituzte. Horretarako, Futbol Liga Profesionalak propio kontratatu du agentzia bat.
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak