Bixotzetik (Gatibu)

2021-11-25
Euskal Karaokeen bilduma, KARAOKETEKA: https://txantxangorria.eus/?page_id=2873 Zelan laburbildu 20 urteko bizipenak? Zelan eskertu 20 urteotan alboan izan zaituztegunon abaroa? Hori dena eta ez dena kanta bakarrera ekartzen ahalegindu gara, bihotzetik, bihotzez. -Hitzak eta musika: Gatibu. -Produktorea: Carles Campón "Campi". -Grabaketa: Garate estudioa, Andoain, Euskal Herria. 2019ko abenduaren 16 eta 17an. -Masterizazioa: Kevorkian Mastering, New York, AEB. -Bideoklipa: Zuzendaritza: Dani Llamas. Kamara: Jesús Perujo. Kamara laguntzailea: Alejandrina Zoreda. Montaia: Silvia Moreno. -Gure esker ona: Uguzne Uriarte, Asier Foruria, Asier Gomez, Martxel Asteinza, Sara eta Luis (Zumela baserria), eta Ondarruko Portuko Ranpi. ----------------HITZAK------------------- Bizitza kotxeko ispilutik ikusten 20 urte pasa dire 20 asteburuten lekuek, hostalak, maletak arazo ta pozak Kantuek ein ala, bizitza doa Je! 1000 gaba, 1000 lagun Je! Batzuk urten, besteak sartu. Txiste txar bat atzeko partien Umoriek eitten deu labur bidai luzie BIXOTZETIK, ZURETZAKO GARELAKO, POSITIBO Ahotsak urratute Atxamarrak bixortute Baina bihotza beti bizirik dekogu Ta tripetan kilimak Olatu gainean batzutan Tatarrez bestietan Baia irrifar bat ez da sekula faltako Ikusten garenien Katalunya, Galiza, Mexiko Londres eta Paris Elantxobe, La Puebla, Altsasu Oiartzun, Hazparne Ze txikixe dan mundue Ta ze txikixek gu. Zure Herriko kaliek zihur Zapaldute dekoguz. Je! Ez iraganik ez gerorik Ja! Egunien bizi gara, Ta biluzten gara, bihotzez, Arropaz batzutan Egun bakoitza azken eguna Bai litzan. BIXOTZETIK, ZURETZAKO GARELAKO, POSITIBO Ahotsak urratute Atxamarrak bixortute Baina bihotza beti bizirik dekogu Ta tripetan kilimak Olatu gainean batzutan Tatarrez bestietan Baia irrifar bat ez da sekula faltako Ikusten garenien http://www.txantxangorria.eus/ https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan. Basque music
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak